MCCk 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu

Maider Arregi 2005ko urr. 18a, 11:45
Koperatiben mugimenduak 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, hurrengo urriaren 20an, ospakizun ekitaldiei hasiera emango zaie. Bertan, Jose Maria Arizmendarrieta Arrasateko mugimendu kooperatiboaren sortzailea omenduko dute.

Arrasteko Amaia antzokian egingo zaio omenaldia Arizmendarrietari eta, bertan izango dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Maria Otaegi MCCko Kongresuko presidentea, Jesus Catania taldeko kontseilu nagusiko presidentea eta Ignacio Lakunza Arrasteko alkatea. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Lehen omenaldi ekitaldian, Joxe Azurmendik "El hombre cooperativo" liburua aurkeztuko du, Fernando Molinak "Biografia sobre don Jose Maria" eta Juan Ignacio Telletxeak "El otro don Jose Maria", izaera izpirituala duen biografia.

Ospakizun ekitaldiak

  • Azaroak 17: Kooperatibismoaren Munduko Eguna.Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldi honek MCCko kooperatibistak egindako lana goraipatzea eta aitortzea izango du helburu.

  • Martxoak 4: Fundatzaileen Eguna. Arrasaten, hemengo kooperatiba guztietako sortzaileak omenduko dira. Besteak beste, Meza izango da hildako kooperatibisten oroimenez eta bazkari bat, kiroldegian, kooperatibetako 800 bat bazkideentzat.
  • Maiatzak 5: MCCren 50 urteurrena. Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu handi bat emango dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiak, Carl Orff-en Carmina Burana eskainiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak