Ehun mila lagunera ez da iritsi, baina arrakasta izan du Kilometroak jaiak

A.G. 2005ko urr. 3a, 11:30
Euria erruz egin zuen arren, milaka euskaltzale hurbildu ziren atzo Leintz bailarara Arizmendi Ikastolak antolatutako jaira. Eguraldiak partaideen kopuruan izandako eragina kontuan hartuta, bi kontu korronte zabaldu dituzte laguntza emateko. Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute eta datu zehatzak asteon emango dituzte jakitera.

Kontu zenbakiak

Kontu zenbakiak

Bi kontu zabaldu dituzte:

  • Kutxa:
    21010381020011473931
  • Euskadiko Kutxa:
    30350002110020042125

Ekitaldiak

Euria erruz egin zuen arren ez zen ekitaldi bat bera ere bertan behera geratu. Nahiz eta batzuk lekuz aldatu behar izan zituzten.

Ibilbidean jende asko

Goizeko lehen orduetatik jende ugari ibili zen 8,1 kilometroko zirkuitoan. Hori bai, euritakoa beharrezkoa izan zen.

Autobus zerbitzua

Trafiko arazo larririk ez zen izan eta egunerako jarri zuten autobus zerbitzu bereziak oso ondo funtzionatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak