Globalizazioaren eta autoeraketaren gaineko gogoeta egiten duen liburua argitaratu dute

Usoa Agirre 2005ko ira. 28a, 10:42
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Lanki Ikertegiaren eta EHUko Gezki ikertegiaren elkarlanez egin dute "Globalizazioa eta autoraketa" izeneko liburua. Globalizazioaren inguruko gogoeta zabala eta autoeraketaren gaineko ekarpen berria egiten du.

Euskal Herriko unibertsitate publikoaren eta unibertsitate kooperatiboaren artean egindako mota honetako lehen elkarlana da. Bi unibertsitatetako kooperatibismoaren ikertegiak (Lanki eta Gezki) bildu dira lan hau egiteko.

Autoeraketaren gaineko ekarpen berria

Globalizazioaren inguruko gogoeta zabala egiten du, eta horri lotuta autoeraketaren inguruko (kooperatibismoa barne delarik) ekarpen berria egiten du. Hau berria da gure inguruan.

Euskaraz

Liburua euskaraz sortu dute, eta gai hauetan gure hizkuntzan dagoen gogoetan aurrerapausoa dakar.

Egileak:

  • Mikel Zurbano. EHUko ekonomia irakaslea eta Gezkiko partaidea

  • Antxon Mendizabal. EHUko ekonomia irakaslea eta Gezkiko partaidea
  • Jon Sarasua. HUHEZIko pentsamendu-irakaslea eta Lankiko partaidea
  • Ainara Udaondo. HUHEZIko irakaslea eta Lankiko partaidea.

Liburuaren mamia

Bi atal ditu liburuak. Lehenengo atalean,

  • pentsamendu sozioekonomikoen oinarriak aurkezten dira,
  • globalizazioaren kontzeptuaz hausnarketa egiten da,
  • munduko ekonomiaren ibilbide garaikideari erreparatzen zaio,
  • II. Mundu-Gerraren osteko bipolaritatea garaian eraikitako eredu sozioekonomikoen oinarriak aztertu ondoren, berauen krisiaren zantzuak eta ondorenak azaltzen dira
  • eta atalaren amaiera eredu berrirako oinarrien nolakoaren analisiak egiten du.

Bigarren atalean autoeraketa ekonomikoan jartzen da begirada hausnarketa txiki bat abiarazteko:

  • Autoeraketaren kontzeptua apur bat zedarritu dute lehenengo.
  • Ondoren, autoeraketa ekonomikoa egungo munduan kokatzeko lau ideia landu dituzte.
  • Azkenik, autoeraketa ekonomikoak dituen potentzial eta mugak aletzen saiatu dira.

Horrekin guztiarekin gogoeta eta eztabaidarako marko bat eskaini nahi zaio irakurleari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak