Gudari eguna: hainbat ekitaldi izango dira Debagoienean

Maider Arregi 2005ko ira. 27a, 15:00
Gaur, irailak 27, bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 30 urte. Bi gudariekin batera FRAP-eko 3 kide ere hil zituen erregimen frankistak.

Gaurko egunean, 1975. urteko irailaren 27 hartatik, Euskal Herriaren askatasun politikoen aldeko borrokan hil diren gizon emakumeak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatzen da.

Ibarrean hainbat bilkura egingo dira

  • Arrasaten: eskualdeko manifestaldia egingo da arratsaldeko 19:00etan.

  • Aretxabaletan: omenaldi ekitaldi xumea egingo da arratsaldeko 19:00etan.
  • Eskualdeko herri guztietan argazkian duzuen erako sutokiak jarriko dira, hil diren gudari guztien omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak