Gaur, martitzena, epaituko dituzte Demoak eta Zuzeneko kideak

Usoa Agirre 2005ko ira. 27a, 13:22
Parisen, Versalleseko epaitegian Demoen eta Zuzeneko kideen aurkako epaiketa egingo dute gaur, hilak 27. 15 lagun epaituko dituzte 14:00etatik aurrera, espetxe bateko harresira igo izana leporatuta. Epaituko dituztenen artean daude Gari Kortazar eskoriatzarra eta arrasatear bat.

2003ko abenduan igo ziren Demoak Poissy-ko espetxeko harresira, presoen eskubideak aldarrikatzeko, hildako senideak gogoratzeko eta dispertsioa salatzeko.

Ekintza horregatik espetxe zigorra eta isuna ere jar diezaieke Frantziako justiziak. Gehieneko zigorra 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 15 mila euroko isuna izango da.

Mobilizazioak

Euskal Herritik 40 bat lagun joan dira Versalles aldera, atzo iluntzean abiatu ziren autobusez Frantzia aldera. Horien artean 12 lagun Debagoienetik joan dira, epaituko dituzten lagunei elkartasuna adieraztera.

Bestalde, mobilizazioak ere iragarri dituzte, epaitutakoei elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, irailaren 30erako mobilizazioak iragarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak