Kooperazio Kooperatiborako I Simposiuma antolatu du Mundukidek

Maider Arregi 2005ko ira. 21a, 10:30
Jardunaldiak irailaren 23an, ostirala, Gasteizko Artium Museoan egingo dira. Jardunaldi hauen bidez, Euskal Herriko mugimendu kooperatibotik sortu den herri pobretuenganako elkartasun eta lankidetzarako sistema propioa zabaldu, hobetu eta sakontzeko espazioa finkatu nahi da.

Programa

Programa

  • 09:00: Ekitaldiaren irekiera eta ongi etorria.

  • 09:50-11.15: Zer da Elkarlanerako kooperatiba? hitzaldia Joseba Azkarraga irakaslearen eskutik.
  • 11:40-13:10: Kanadako Elkarlanerako kooperatiba eredua hitzaldia Guy Lamontagne enpresariaren eskutik.
  • 15:00-16:00: Nazioarteko laguntza hitzaldia Jose Angel Mikeo, Mundukideko koordinatzailearen eskutik.
  • 16:00-17:00: Some thoughts about making poverty history hitzaldia Bob Sutcliffe irakaslearen eskutik.
  • 17:00-18:00: Mozambikeko elkartasun ereduaren garapena hitzaldia Beñat Arzadun, Mundukideko kidearen eskutik.
  • 18:00-18:30: Amaiera ekitaldia egingo du Jon Sarasua irakasle eta Mundukideko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak