HUHEZIk wi-fi sarea ipini du fakultatean

U.A. 2005ko mai. 23a, 12:50
Oraindik ez dago erabat bukatuta, baina dagoeneko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak wi-fi sarea ipini du, hau da, haririk gabeko komunikazioa. Berez bi sare izango dira erabat osatzen denean: Edozeinentzat Interneterako konexioa eta fakultateko jendearendako barneko sarea.

Internet eta barneko sarea

Internet eta barneko sarea

  • Internet. Kanpotik datozenek Interneteko edozein tokitan nabigatuko dute sare hori erabilita.

  • HUHEZI. Fakultateko jendea sartuko da fakultatearen sarean eta erabiliko ditu beronen zerbitzuak. Segurtasun handiko sarea da hau, eta irailean-edo irekiko da, bukatzen denean.

Seinalearen transmisioa ezberdina lekuaren arabera

Fakultatearen bi eraikinetan ezarri dira 6 sarbide puntu, bakoitzak 3 antena dituela, haririk gabeko komunikazioa bermatzeko. Dena dela, eraikinen ezaugarriak oso bestelakoak direnez (eraikin nobleak horma sendoak ditu, eta besteak ez), leku guztietan ez da berdin hartzen wi-fi seinalea, berau irrati bidez transmititzen baita:

  • Dorleta eraikinean, garbi hartzen da eraikin osoan. Baita ondoko zelaian ere.
  • Eraikin noblean, oraingoz ikasgeletan eta tabernan.

Wi-fi txartela eskuratzeko

Hasiera honetan nahi duenak wi-fi sarea erabili, eskatu beharko du IKTko harreran txartel bat, eta hor emango zaio pasahitz bat eta zenbaki bat, sarean sartzeko. Txartel horrek iraungo du 4 ordu, ematen denetik. Hortaz, ikasle edo irakasle batek eramaten badu bere ordenagailu eramangarria fakultatera, Interneten nabigatuko du, posta elektronikoa erabili, eta HUHEZIko webgunearen zerbitzuak baliatuko ditu.

Wi-fi instalazioa egin da SPRI erakundearen diru laguntzari esker. Hori dela-eta, lehen urtean zerbitzua doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak