ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioa deitu dute

Maider Arregi 2005ko mai. 19a, 18:47
Maiatzak 26, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Bergarako San Martin plazatik irtengo da manifestazioa. Bertan, lan eskubidea, osasuna eta segurtasuna aldarrikatuko dute besteak beste.

Debagoieneko langile guztiei eginiko deialdia da. ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuen arabera, "Debagoienean lan egiten dugun langileon egoera jasanezina da".

Izan ere, Hego Euskal Herrian 1.568 istripu larri izan dira 2003a geroztik eta, ondorioz 277 langile hil dira. Eraikuntza da alor kaltetuena, 10 istripuetatik 9tan galtzen dute bizia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak