Prentsaurrean elkartu dira Debagoieneko alkate guztiak eta Ignazio Lakuntza Arrasateko alkate eta Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, "enpresa mistoaren aldekoak gara, jarduera mantetzearen aldeko apustu garbia egiten dugulako eta Mankomunitatearen eta Debagoieneko Udalen interes publikoa adierazten duelako bide horrek".
Hiltegia enpresa misto bihurtzea proposatu zuen Siadecok Debagoieneko mankomunitatearen etorkizunari buruz egindako ikerketan. "Hiltegia iztea, pribatizatzea edo enprea misto bihurtzea ziren ematen ziren aukerak eta mistoa hobetsi dugu" adierazi du Lakuntzak. Hurrengo pausua Hiltegiaren inguruan sortutako plataformarekin batzartzea izango da aukera aztertzeko.