29A, Goiena.net-eko blog berria

Maider Arregi 2005ko mai. 11a, 13:03
Ikaragarri hazi da Goiena.net-eko blogosfera. Izan ere, 29A bloga, hamahirugarren blog pertsonala dugu. Komertzialak ere gehituz doaz eta laster izango dira on-line.

29A blogean Bertol Bellosok bere zaletasunak eta gogoetak idatziko ditu.

Bertol Bellosok ibilbide luzea dauka eta oraingoan gure blogosferan murgildu da. Izan ere, betidanik nahi izan du euskarazko blog batean idatzi. Zientzia arloko ikasketak egiten ari den arren, oso gogoko ditu weblogak, teknologia, informatika edota literatura.

Zorionak eta zorte on ibilbide berri honetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak