Istripua izan da San Prudentzion

Goiena 2005ko api. 18a, 17:56
Pertsona bat zauritu da San Prudentzion izan den istripuan. Ondorioz, 46 urteko emakumea Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Istripua arratsaldeko 14:15ean izan da Arrasatetik Bergararako norabidean. Kotxe batek beste bat atzetik jo du eta ondorioz, 46 urteko emakume bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Errail bat itxi egin du Ertzaintzak eta ondorioz kotxe ilara handiak egon dira. Une honetan egoera normalduta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak