Goienak A-17ko hauteskundeen jarraipena egingo du

Maider Arregi 2005ko api. 13a, 19:44
Goiena Komunikazio Zerbitzuak apirilak 17ko hauteskundeen jarraipena egingo du. Goiena Telebista-k, Asteleheneko Goienkaria-k, Arrasate Irratia-k eta Goiena.Net-ek Debagoieneko datuen berri emango dute.

Goiena Telebista

Goiena Telebista

Goiena Telebistak saio berezia eskainiko du igandean, apirilak 17, arratsaldeko 19:45etan. Hainbat analistez inguratua izango da Gorka Etxabe eta Debagoieneko herriekin egingo dira konexioak.

Arrasate Irratia

Arrasate Irratiak hauteskundeen inguruko datuak eskainiko dizkigu FM 107.7an arratsaldeko 19:45etatik aurrera. Gainera, astelehenean goizeko 09:00etan, hauteskundeen gaineko balorazioak entzuteko aukera izango da.

Asteleheneko Goienkaria

Hauteskundeen gaineko emaitzak jasoko ditu Asteleheneko Goienkaria-k. Hortaz, ohiko informazioaz gain, oraingo astelehenean, sei orrialde eskainiko zaizkie hauteskundeei:

  • Debagoieneko emaitzak.
  • Autonomia Erkidegokoak.
  • Aurreko hauteskundeekiko konparazioak.
  • Taulak eta grafikoak.
  • Iritziak, analisiak eta balorazioak.
  • Eguneko gora-beherak.

Astelehenean, hauteskundeak gure ibarrean eman dutena... eta gehiago, Asteleheneko Goienkaria-n.

Harpidedun ez direnendako, ohiko egunkari saltokietan eskuragai 0,90 eurotan.

Goiena.net

Debagoienako datuak on-line izango dituzue jakin ahala. Zure herriko datuak inon baino lehenago. Gainera, Espaloia Kafe Antzokian egingo den Blogs & Beers: blogari euskaldunen topaketaren berri ere izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak