Hauteskunde eztabaida GOITBn

I.A. 2005ko api. 12a, 14:38
Bost alderditako ordezkariak izango dira gaur GOITBn. Aralar, Batasuna, EAJ-EA, EB eta EHAK. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatuko da eztabaida eta ikusle moduan ere joan ahal izango duzu bertara. 16:30ean grabatuko da eta 21:00etan ikusi ahal izango da GOITBn.

Zu ere joan zaitezke Antzokira ikusle moduan. 16:30ean han agertzea besterik ez duzu. Ikusleok galderak egiteko aukera ere izango duzue. Jubilatuak, guraso elkarteetakoak, gazteak… jende ezberdina egongo da ikusle moduan eta parte hartzeko aukeraren bat ere izango da. Hautagaiak herritik gertu egoteko modua.

Goiena.net

Goiena.net-en ere egingo da hauteskunde hauetako jarraipena. Gaurko eztabaidan esandakoak batuko dira webgune honetan eta aurreko hauteskundeetako emaitzak ere ikusgai daude.

Gorka Etxabe kazetariak gidatuko du eztabaida eta ordu bete pasatxokoa izango da. Gonbidatuak izan dira PP eta PSOE alderdiak ere, baina ez dute gonbidapena onartu.

Bertan izango dira:

  • Joseba Alvarez (Batasuna)

  • Joseba Egibar: (EAJ-EA)
  • Aintzane Ezenarro (Aralar)
  • Nekane Erauskin (EHAK)
  • Antton Karrera (Ezker Batua)

GOITBko saioa 21:00etan izango da eta errepikapena 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak