Gero eta mendate gehiago zabalik

Nerea Zubiete 2005ko urt. 27a, 15:57
Errepideen egoerak asko egin du hobera eta apurka apurka zabalduaz doaz Debagoiena inguruko mendateak.

Ertzaintzatik adierazi digutenez, Arlaban, Kanpanzar, Elgeta eta Deskarga mendateak zabalik daude autoendako eta ibilgailu handiendako ere. Udanan autoak ibil daitezke baina ez ibilgailu handiak. Leintz Gatzagak eta Kurtzetak, berriz, itxita jarraitzen dute, izotzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak