Ehun herritar odol-emaile bihurtu ziren iaz Leintz bailaran eta Aramaion

Leire Kortabarria 2005ko urt. 26a, 12:01
Hirurehun odol-emate gehiago izan ziren iaz 2003. urtean baino Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Aramaion, Leintzeko arduradunek aditzera eman dutenez. Horrez gain, 100 odol-emaile gehiago hasi ziren iaz parte hartzen, herritarren aldetik. Enpresa eta unibertsitateen parte-hartzea ere areagotu egin da.

Odol-emaileen inguruko zifrek parte-hartze handiagoa adierazten dute. 2004 urtean 302 odol-emate gehiago izan zen 2003. urtean baino aipatutako lau herrietan. Bestalde, 100 herritar gehiago bihurtu dira odol-emaile; 2003. urtean baino odol-emaile berri gehiago suposatzen du horrek ere.

Herritarrek egindako odol-emateei gehitu behar zaizkie enpresek eta unibertsitateek egindakoak. Enpresen aldetik, 930 odol-emate egon zen (166 berri 2003tik), eta unibertsitateetatik, 299 odol-emate (93 berri). 2004. urtean kanpainarekin bat egin dute Auzo Lagun eta Altuna enpresek, eta aurten bat egin du Mondragon Ansambly enpresak.

Hitzordua Aretxabaletan

Bide batez, hurrengo hitzordua aditzera eman dute arduradunek: Aretxabaletan izango da urtarrilaren 31n, astelehena, osasun zentroan, 16:00-20:00 ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak