Mendate guztiak itxita kamioiendako eta derrigorrezkoak dira kateak autoendako

Gorka Etxabe 2005ko urt. 26a, 08:45
Debagoieneko errepideak oso arriskutsu daude gaur goizean. Errepide nagusietan komeni da kontu handiz eta poliki gidatzea. Goizeko 7:30ean Herrizaingo sailak emandako datuen arabera ibarreko mendateen egoera honako hau da.

Kanpantzar eta Leintz Gatzaga erabat itxita daude. Arlaban itxita dago kamioiendako eta derrigorrez jarri behar dituzte kateak autoek.

Elgeta, Kurtzeta eta Udana

Elgeta itxita dago kamioiendako eta autoek derrigorrez behar dituzte kateak. Kurtzetan eta Udanan ere gauza bera gertatzen da. Kamioiek ezin dute bi mendate horietatik igaro eta autoek kateekin.

Deskarga irekita dago

Deskarga, berriz, irekita dago baina kontu handiz gidatu behar da mendate horretan ere. Era berean, Araba aldean oso arriskutsu ei daude errepideak, baita Nafarroan ere. Etxegarate itxita dago eta N-1 errepidearen Arabako tartea oso gaizki.

Egoera honetan hobe da etxean geratzea eta autorik ez hartzea. Hori da, behintzat, Herrizaingo sailak gomendatutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak