Leintz Gatzagako mendatea itxita, gainerakoetan kontu handiz gidatu beharra dago

Gorka Etxabe 2005ko urt. 25a, 09:44
Herrizaingo sailak jakitera eman digunez, Leintz Gatzagako mendatea itxita dago. Elurra eta izotza ei dago errepidean eta horrexegatik itxi dute. Debagoieneko gainerako errepide eta mendate guztiak irekita daude. Hori bai, Bergaran, Otsein enpresaren parean, istripua gertatu da goizeko 8etan eta zirkulazio arazoak daude.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakitera eman duenez normaltasuna da nagusi Debagoieneko errepideetan. Hala ere, Leintz Gatzagako mendatea itxita dago eta Bergara eta Arrasate artean ere zirkulazio arazoak daude istripu baten ondorioz.

Leintz Gatzagan elurra eta izotza ei dago, eta Ertzaintzak erabaki du errepidea ixtea. Ibarreko gainerako mendate eta errepide sare nagusian ez dago arazo nabarmenik. Kanpantzar, Deskarga, Udana, Arlaban eta Kurtzeta irekita daude, baina kontu handiz gidatu beharra dago.

Bergara eta Arrasate artean zirkulazio arazoak

Bergaran, berriz, istripu bat gertatu da goizeko 8etan eta horren ondorioz, zirkulazio arazoak daude. Noranzko bat itxi du Ertzaintzak eta auto ilarak sortu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak