Hizkuntzak on-line eta merke ikasteko aukera ibarrean

Maria Agirre 2005ko urt. 24a, 11:47
Ingelesa, alemana, ingelesa eta italiera on-line ikasteko aukera eskaini du Jaurlaritzak. Internet edo CD bidez egin daiteke ikastaroa, eta izenematea ibarreko hiru zentrotan ere egin daiteke: Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako Lanbide Heziketako Zentroetan.

Ikastaro horiek 23 urte baino gehiago duten lagunei zuzenduta daude, eta Internet edo CD bidez egin daitezke ikastaroak. Ingelesa, alemana, frantsesa edo italiera ikas daitezke. CD bidez ikasi nahi bada, matrikula 45 euro eta materialagatik 29 euro ordaindu behar direla kontutan hartuz, nahiko ikastaro merkeak dira Jaurlaritzak proposatzen dituenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak