Ibarreko garabizaleek ere greba egingo dute

Gorka Etxabe 2005ko urt. 21a, 13:40
Debagoieneko garabizaleek grebarekin bat egin eta goizean Irunen izandako manifestazioan esku hartu dute. Ibarrean 6 garabizalek egiten dute lan. Nahiz eta oraindik Debagoieneko errepideetan normaltasuna den nagusi egoerak okerrera egin dezake datozen egunetan.

Bergarako Autos Ion Citroeneko tailerraren aurrean aurkitu dugu bertako garabia, geldi. Debagoieneko gainerako garabizaleek bezala, autos Ioneko bi garabiek ere greba ekin dute gauerdian. Ibarrean 6 garabi daude, hiru Bergaran eta beste horrenbeste Arrasaten, eta guztiek egingo dute lanuztea.

Irunen izandako manifestazioan izan dira ibarreko ordezkariak

Goizean manifestazioa egin dute garabizaleek Irunen. Guztira 15-20 garabi enpresako gidari elkartu dira, eta bertako kaleak zeharkatu dituzte. Gipuzkoan 40-50 garabizale daude, eta jakin dugunez, ia gehienek hasi dute greba.

Garabizaleen ordezkariak eta aseguru etxeetako ordezkariak gaur elkartuko dira ea adostasunik lortzen duten. Garabietako langileek salatzen dute udan lortutako akordioa ez dutela bete aseguru etxeek. Azken hamar urteotan salneurrietan gorakadarik ez dutela izan gaineratu dute, eta eskatzen diote aseguru etxeetako ordezkariei salneurriak igotzeko.

Nahiz eta momentuz normaltasuna den nagusi, datozen orduetan egoerak okerrera egin dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak