Ari dira 2005eko gida komertzialak banatzen

Goiatz Arana Begiristain 2005ko urt. 18a, 15:15
Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresa hasi da 2005eko gida komertzialak banatzen. Antzuolarrek gida etxean dute jada, eta jasotzen dabiltza Elgetan, Bergaran eta Oñatin ere. Arrasatekoa banatzeari hilaren bukaera aldera ekingo diote.

Beste behin, Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresak atera ditu ibarreko gida komertzialak eta, egunotan, aleak banatzen dabil.

Hiru liburuxka dira orotara: Bergaran, Antzuolan eta Elgetan banatzen da horietako bat, aipatutako hiru herrietako telefono zenbakiak jasotzen dituena; bigarren talde batean Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio daude; eta hirugarrena, Oñatiko kontaktuak jasotzen dituena, oñatiarren artean banatzen da.

Gidak, zenbakitan

Hiru giden artean, 3.600 negozioren eta 22.700 partikularren telefono zenbakiak jasotzen dituzte. Tiradari dagokionez, Arrasateko gidaren 12.100 ale banatuko dituzte, Bergarakoaren 6.100, eta Oñatikoaren 3.200. Goienkariko harpidedunen eta iragarkia erosi duten bezeroen artean banatuko dituzte.

Oñatiko eta Bergarako gidak banatzeari pasa den astean ekin zioten. Antzuolarrek esku artean dute jada; Elgetan dagoeneko eskuratu ez dutenek aste honetan bertan jasoko dute; eta Bergaran eta Oñatin datorren astean bukatzea espero da banaketarekin. Arrasateko gida banatzeari, aldiz, hilaren bukaera aldera ekingo diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak