Musika bikaina eta sorpresa asko gaur, Danbakako finalean

Usoa Agirre 2005ko urt. 14a, 16:20
Gaur egingo da Danbakako finala Elgetako Espaloia antzokian. Potemkin, Sharon Stoner eta Muted finalistek 45 minutuko emanaldi bana egingo dute. Horren ondoren jakingo da zein den lehiaketako irabazlea. Split77 talde deustuarra izango da gaueko gonbidatu berezia.

Gabonak aurretik eman ziren jakitera hiru talde finalisten izenak: Potemkin (Oñati), Sharon Stoner (Oñati) eta Muted (Arrasate-Abadiño). Gaur, 22:30ean hasita, 45 minutuko emanaldia egingo du talde finalista bakoitzak eta horren arabera aukeratuko dute irabazlea. Hura zein den han bertan jakinaraziko du epaimahaiak.

Sorpresak eta gonbidatuak

Irabazlearen izena jakin aurretik Split77 musika talde deustuarrak joko du, gaueko gonbidatu bereziak. Baina, horrez gain, sorpresa polit asko egongo dira gau berezi honetan.

Finalaren gaineko nondik norako guztiak Asteleheneko Goienkaria-n jasoko dituzue, urtarrilaren 17an.

Publikoaren saria

Gaur, hiru finalistek jo ostean itxiko da mezuak bidaltzeko epea. Bien bitartean, bidali mezuak: danbaka (laga tartea) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. SMSaren kostua 0,90 euro+BEZ

1. Enboskada. Arrasate, botoen %21,6

2. Denial. Arrasate-Aretxabaleta, botoen %18,2

3. Los Cretinos. Arrasate, botoen %9

4. Stukas. Bergara, botoen %8,4

5. Ozen. Arrasate, botoen %5,7

6. Amonal. Oñati, botoen %5,6

7. Malenkonia. Oñati, botoen %4,9

8. Potemkin. Oñati, botoen %4

9. Isarevolution. Arrasate-Eskoriatza, botoen %3,2

10. Sharon Stoner. Oñati, botoen %3,2

11. Jim TNT. Arrasate, botoen %2,5

12. Izas. Elgeta, botoen %2,7

13. Supercools. Bergara, botoen %2,6

14. Matxura. Elgeta-Soraluze, botoen %2

15. Dixie 900. Bergara, botoen %1,9

16. N_OPH. Arrasate, botoen %1,4

17. Ostiada Oi! Elgeta-Arrasate-Bergara, botoen %1,4

18. Turboamor. Arrasate, botoen %0,7

19. Neure Baitan. Arrasate, botoen %0,6

20. Muted. Arrasate-Abadiño, botoen %0,4

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak