Ospitalera joateko autobusa jarriko dute Antzuolan eta Elgetan

A.G. 2005ko urt. 10a, 09:45
Elgetatik Arrasatera autobusez joateko Bergarara jaitsi behar izaten da. Egunero hiru autobusek egiten dute joan-etorria.

Antzuolarrek eta elgetarrek autobus zerbitzua izango dute Arrasateko ospitalera joateko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Elgeta eta Antzuolako Udalak diruz laguntzea, Arrasateko ospitalerako autobus zerbitzua jar dezaten. 33.252 euro emango die Aldundiak (19.440 Antzuolako Udalari eta 13.812 Elgetakoari), gastu osoaren %60.

Zerbitzua 2004-2005eko eskualdeko mugikortasun planen barruan aurreikusita dago eta udal biek bere gain hartu dute herritarren artean zerbitzu berriei buruzko informazioa zabaltzeko kanpainak egiteko ardura.

Zerbitzua hobetuko da

Autobus zerbitzu berriek hobetu egingo dituzte gaur egungo zerbitzuak. Izan ere, gaur egun Elgetatik hiru autobus jaisten dira, baina guztiak ez dira Arrasateraino iristen; Bergaran beste bat hartu behar izaten dute erabiltzaileek Arrasateraino.

Antzuolatik Bergarara, eta alderantziz, zazpi autobus joaten dira astegunetan, eta han Arrasaterako autobusekin lotura egin behar izaten dute erabiltzaileek ospitalera joan gura izanez gero. Bergaratik Arrasatera orduro dago zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak