Aritz Arrizabalagak irabazi du Debagoieneko Agenda 21eko logo lehiaketa

Maider Arregi 2004ko abe. 22a, 12:57
Udaltalde 21, Debagoieneko Tokiko Agenda 21a irudikatuko duen logoa aukeratu dute. Antolatutako lehiaketa publikoaren irabazlea Aritz Arrizabalaga Urresti izan da eta, 350 euroko saria jaso du.

Aritzen arabera aurkeztutako logoak, " Debagoieneko paisaia irudikatu nahi izan du kolore eta formen bidez: inguru menditsu bat eta Deba ibaiak sortutako bailaran kokatzen diren hiriguneak. Elementuen dinamismoak Udaltalde 21aren bizitasuna, aurrera egiteko planteamendua ere errepresenta dezake".

Saria abenduaren 23an emango diote Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan, goizeko 11:00etan.

Lehiaketaren helburua

Lehiaketaren helburua hauxe izan da: Udaltalde 21 Debagoieneko logoa egitea Udalerri bakoitzeko Tokiko Agenda 21eko irudia izateko. Guztira 26 proposamen jaso dira. Balorazio irizpide moduan honakoa hartu da kontutan: logoaren sinpletasuna eta Udaltaldea osatzen duten udalerrien aniztasuna eta aberastasuna, garapen jasangarriaren ideia, ingurumenaren garrantzia eta herritarren partehartzea adierazteko ahalmena.

Udaltalde 21 Debagoiena, pasa den apirilaren 26an sortu zen lankidetza hitzarmen baten bitartez, Ihobe Ingurune Jarduketarako Elkarte Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Debagoieneko Mankomunitatea eta Mankomunitatea osatzen duten zortzi udalerrietako alkateek sinatu zutena. Une honetan, udalerri bakoitzeko diagnostikoa osatzeko jardunean dago murgildurik, ekintza planak egiteko faseari ekin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak