Baneki, Debagoieneko gazteentzako lehiaketa berria

Usoa Agirre 2004ko abe. 16a, 11:30
Debagunek antolatu du Baneki lehiaketa berria, Goienaren laguntzarekin. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Lau lagunez osatutako 24 taldek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.

Debagoiena gaitzat hartuta

Debagoiena gaitzat hartuta

Lehiaketan, batez ere, Debagoienari buruzko jakituria erakutsi beharko da, hainbat frogaren bidez. Horretaz aparte, izango dira gai orokorrei buruzko zenbait galdera eta baita abilezia frogak ere.

Lehiaketa, GOITBko platoan

Lehiaketa 2005eko otsailetik aurrera izango da eta telebistaz emango da. Astero bi talde lehiatuko dira eta Arrasateko GOITBko platoan izango dira saioak. Saio bakoitzean irabazle izaten diren taldeak hurrengo kanporaketara igaroko dira eta prozesu hori errepikatu egingo da harik eta azkenean 3 talde eduki arte. Amaieran 3 talde horien arteko ligaxka baten bitartez erabakiko da irabazlea.

Sariak

Parte-hartzaile guztiek izango dituzte sariak. Bestalde, finalera iristen diren 3 taldeek sari bereziak izango dituzte, besteak beste, bidaia bat edota teknologia berriekin loturiko sariak.

Izena emateko moduak

  • Honako e-posta helbidera bidalita taldearen datuak: webmaster@goiena.com
  • SMS mezu bidez, 7744 zenbakira honako mezua bidaliz: GTB (laga tartea) BANEKI
  • Ikastetxeetan izena emanez.
  • Honako telefonora deituz: 943 76 36 61

Abenduaren 21a baino lehen eman beharko da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak