Ibarreko lau Q saridunek ekitaldia izango dute hilaren 20an

Leire Kortabarria 2004ko abe. 10a, 12:27
Debagoienean lau erakundek irabazi dute aurten kalitatearen Q saria: Fagor Industrialek, Fagor Elektratresnen negozio batek, Oñatiko Txantxiku Ikastolak eta Eskualdeko Ospitaleak. Abenduaren 20an sari banaketa ekitaldia izango dute Bilbon.

Euskalit kalitatearen arloko enpresak jakinarazi ditu aurtengo Q saridunak. Tartean, ibarreko lau erakunde daude. Fagor Industrialek urrezko Q saria irabazi du, eta Fagor Elektratresnen sukalderako altzarien negozioak, Oñatiko Txantxiku Ikastolak eta Eskualdeko Ospitaleak, berriz, zilarrezkoa. Hemen dago saridun guztien zerrenda.

Abenduaren 20an, astelehena, sari banaketa ekitaldia izango dute Bilboko Euskalduna jauregian, 19:00etan, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat konseilarik parte hartuko dute.

Q sariok enpresa eta erakundeen kalitatea errekonozitzen dute. Europan erabiltzen diren irizpideak aplikatzen ditu horretarako Euskalit fundazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak