Danbakako laugarren kontzertua, gaur

Usoa Agirre 2004ko abe. 3a, 16:20
Danbaka musika lehiaketaren barruan, gaur, egubakoitza, beste lau taldek eskainiko dute kontzertua Elgetako Espaloian. N_OPH, Los Cretinos, Supercools eta Ostiada Oi! taldeek joko dute, 22:30ean hasita. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskadak jarraitzen du faborito izaten; Denial da bigarrena.

Gaur, egubakoitza, talde hauek joko dute Espaloia Kafe Antzokian, 22:30ean hasita:

  • N_OPH: Elektronikoa, dantzagarria (house eta dance artekoa).
  • Los Cretinos: Rock and rolla eta popa. Ramones, NY Dolls, The Who, The Stooges eta abarren abestien moldaketekin hasi ziren.
  • Supercools: Hardcore-punka.
  • Ostiada Oi!: Punk, ska eta oi! musikak.

Sarrerak Espaloian eta Gaztekutxan

Kontzerturako sarrera 3 euro da Espaloia antzokian erosiz gero, baina Gaztekutxa duzuenok euro baten erosi dezakezue sarrera. Internet bidez egin dezakezue erosketa, www.gaztekutxa.net-en.

Publikoaren Saria

Hemen, orain arteko sailkapena. Bidali mezuak: danbaka (laga tartea) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. SMSaren kostua 0,90 euro+BEZ

  1. Enboskada. Arrasate, botoen %21,4
  2. Denial. Arrasate-Aretxabaleta, botoen %16,4
  3. Stukas. Bergara, botoen %8,7
  4. Ozen. Arrasate, botoen %8,6
  5. Potemkin. Oñati, botoen %5,6
  6. Malenkonia. Oñati, botoen %5,4
  7. Jim TNT. Arrasate, botoen %4,7
  8. Amonal. Oñati, botoen %4,7
  9. Isarevolution. Arrasate-Eskoriatza, botoen %4,1
  10. Izas. Elgeta, botoen %3,5
  11. Matxura. Elgeta-Soraluze, botoen %3
  12. Sharon Stoner. Oñati, botoen %2,8
  13. Dixie 900. Bergara, botoen %2,8
  14. Supercools. Bergara, botoen %2,4
  15. N_OPH. Arrasate, botoen %1,8
  16. Los cretinos. Arrasate, botoen %1,2
  17. Ostiada Oi! Elgeta-Arrasate-Bergara, botoen %0,9
  18. Neure baitan. Arrasate, botoen %0,8
  19. Turboamor. Arrasate, botoen %0,7
  20. Muted. Arrasate, botoen %0,4

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak