Zubia dela-eta, saskibaloi eta eskubaloi partiduak aurreratuta

Xabier Urtzelai 2004ko abe. 2a, 12:58
Zubia dela-eta, Oñatiko Arrikrutz Kobak Eskubaloi Taldeak eta Arrasateko Mugarri Alkesa Saskibaloi taldeak egubakoitz ilunkeran jokatuko dute oraingo jardunaldiko partidua.

Oñatikoek Eibarren jokatuko dute 20:30ean Arrateren kontra. Etxean irabazi eta etxetik kanpo galdu; halaxe dabiltza oñatiarrak. Sailkapenean gora egiteko, baina, beharrezkoa dute etxetik kanpo irabaztea, eta etxean bolada onari eustea.

Saskibaloian, berriz, Erro y Eugi talde nafarraren kontra partidu erabakigarria jokatuko dute Zutututzaren mutilek egubakoitzean, 20:00etan, Iturripen. Badirudi jokalari guztiak daudela jokatzeko moduan.

Gainontzeko kirolei dagokienez, zubiak ez du eraginik izan. Errugbian zapatuan izango du Arrasateko taldeak liderraren, Gernikaren, bisita. 16:00etan izango da partidua, Garagartzan.

Eta futbolari dagokionez, Preferenteko ibarreko lau futbol taldeek bihar jokatuko dute oraingo jardunaldiko partidua. Bergarak Agorrosinen jokatuko du, 15:30ean, Tolosaren kontra. Mondrak EHUren bisita izango du, 15:30ean. Aloña Mendik ere ordu berean jokatuko du, Oiartzunen, baina. Eta 16:30ean jokatuko du Aretxabaletak Orion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak