Zilarrezko Q saria eman diote Eskualdeko Ospitaleari

Leire Kortabarria 2004ko aza. 29a, 15:43
Eskualdeko Ospitaleak Zilarrezko Q saria irabazi du, bere kudeaketa onarengatik. Euskalit Fundazioak ematen ditu errekonozimendu horiek. Hil erdialdean EAE osorako ekitaldi baten jasoko dute saria ospitaleko arduradunek, beste irabazleekin batera.

Eskualdeko Ospitalak aurten egin duen kudeaketa lanarengatik errekonozimendua jaso du Zilarrezko Q sari horrekin, eta zentroko arduradunek honela diote: Oso albiste pozgarria da guretako eta Debagoieneko gizarte osoarendako.

Zilarrezko Q saria Euskalit Fundazioak ematen die bere kudeaketarengatik nabarmendu diren enpresa eta erakundeei. Horretarako, Europan erabiltzen diren neurgailuak erabiltzen ditu Euskalitek ere, Bikaintasunaren EFQM neurgailua, hain zuzen ere. Oro har, eredu horrek kontuan hartzen ditu erakundearen lorpenak, baina baita langileak, bezeroak… zelan kudeatu dituen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak