Aipamen berezia jaso dute "Goiena.net" webguneak eta "Goienkaria" aldizkariak

AstelehenekoGoienkaria 2004ko aza. 23a, 19:00
Iberiar penintsulako diseinu oneneko agerkarien artean jaso dute aipamena, egunotan Coruñan egin den kongresuan. Espainia eta Portugalgo prentsa idatzizko agerkari garrantzitsuenetan lanean dabiltzan ehunetik gora profesional batu dira La Voz de Galicia egunkariaren Prentsa Museoan.

Eguaztenetik egubakoitzera bitartean egin da Coruñan Espainiako Estatuko eta Portugalgo prentsa diseinuaren gaineko lehenengo kongresua (ÑH01 ).

Goienkaria-ko zuzendari Eneko Azkarate eta diseinu arduradun Goio Arana izan dira han. Goienkaria-rekin batera, Bilboko El Correo izan da, Euskal Herrian argitaratzen diren prentsa agerkarien artean, kongresuan ordezkatuta egon den beste agerkaria.

Prentsa idatziaren diseinuaren azken joerak aztertu eta urte honetan nabarmendu diren agerkariak azpimarratu dituzte kongresuan.

Idatzizko eta Interneteko agerkaririk onenak

Kongresuan, idatzizko eta Interneteko aurtengo agerkaririk onenak saritu dituzte: Bartzelonako La Vanguardia, Zaragozako Heraldo de Aragon, Granada Hoy, Elpais.es eta Heraldo.es, azken bi hauek, egunkarien sareko bertsioak.

Aipamena Goienkaria-k eta Goiena.net-ek

  • Goienkaria-k, bi aipamen: mantxetaren inguruan sumarioak aurkezteko moduagatik eta azalean kolorearen erabilerarengatik, eta Berrigara astekariaren azal bat, bere xalotasun, kalitate grafiko eta argitasun kontzeptualarengatik.

  • Goiena.net-i aipamen berezia eman diote, informazioa eta testua aurkezteko moduarengatik. Diseinua Maite Rementeria eta Goio Aranarena da.

Kongresuak omenaldia egin die El Pais egunkaria orain dela 30 urte diseinatu zutenei: Reinhard Gñde, Julio Alonso eta Fermin Vilchezi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak