1990-1991 ikasturtean, Eskola Kirol Proiektuak jarri ziren abian Gipuzkoa osoan, eta hala egin zuten Arrasatek eta Aramaiok alde batetik, eta Aretxabaletak eta Eskoriatzak bestetik. Pasa den ikasturtean proiektu bien arteko lehen hurbilketa izan zen, eta oraingoan Leintz Eskola Kirola eratu dute: bailarako ikastetxe eta udal guztiek elkarlanean garatzen duten proiektu bakarra. 2 Foru Aldundik Gipuzkoakoak eta Arabakoak-, 5 udalek Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Eskoriatza eta Leintz Gatzagakoek- eta 8 ikastetxek parte hartzen dute bertan.
Zentzu horretan, egitasmoak haur baten osasunean, heziketan, garapen psiko-sozialean, kirol hastapenean eta euskararen normalkuntzan izan dezakeen garrantzia azpimarratu du Asier Mujikak. Monitoreak eta kirol elkarteak inplikaturik daude egitasmoan eta guztiak bat datoz proiektu pozgarria dela esaterako orduan. 2004-2005 ikasturtean eskola kirolean izena eman duten haurrak ia mila dira, 6-14 urte bitarteko ikasleen %50 inguru. Mutilak dira gehienak, eta nesken parte hartzea areagotzea izango da, hain zuzen, ikasturte honetako erronka nagusietako bat.