Joseba Azkarragak irabazi du Juan Zelaia IV. saiakera saria

Usoa Agirre 2004ko aza. 18a, 19:25
Joseba Azkarraga, HUHEZIko irakasle eta Lanki Institutuko kideak irabazi du aurtengo Juan Zelaia saiakera saria. Ex-equo irabazi du, Miguel Mari Elosegirekin batera. Josebaren lana izan da "Diruak Behar Luke Bihotzik", eta idatzita dago kooperatibak gai hartuta. Liburua urtarril inguruan argitaratuko diote.

Diruak behar luke bihotzik eta Hartzak Pirinioan XXI. Mendean dira bi lan sarituen izenburuak. Azkarragarena lehena, Arrasate inguruan sortutako kooperatiben mugimenduaz idatzitako gogoeta kritikoa; eta, Elosegirena bigarrena, hartzak Euskal Herriko kultura eta folklorean izan duen garrantziaz egindako azterketa.

Urtarril inguruan bi lanak kalean

Bi irabazleek saria banatuko dute, beraz, hiruna mila euro jasoko du bakoitzak. Bien lanak Pamielak argitaratuko ditu, urtarril inguruan. Hau da Juan Zelaia saiakera saria bi lehiakideren artean banatzen den lehen aldia.

Barrutik egindako lana

Azkarraga, egun, HUHEZIko irakaslea da, Mondragon Unibertsitatean, eta Lanki ikerketa taldeko kidea ere bada, Jon Sarasuarekin batera. Horregatik, bere lana "barrutik egindakoa" zela onartu zuen egileak atzo sariketaren emaitza jakinarazteko egin zuten ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak