Lankidetzari eta gizarte-laneko boluntarioei buruzko ikastaroa Arrasaten

Usoa Agirre 2004ko urr. 13a, 12:25
Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Gobernuz Kanpoko Erakundeek "Lankidetzari eta gizarte-laneko boluntarioei buruzko 2. trebakuntza-ikastaroa" antolatu dute. Urriaren 23an hasiko da ikastaroa.

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako GKEek zenbait urte daramatzate sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduerak egiten Debagoienako herritarren arteko elkartasuna eta lankidetza sustatzeko. Duela bi urte sortu zuten Elkarhezi proiektua, lana bateratu, antolatu eta sistematizatzeko helburuarekin.

Proiektu horren barruan gazteenen elkartasun-balioak sustatzera zuzendutako zenbait ekimen ari dira lantzen Debagoieneko ikastetxe batzuetan. Proiektu horren barruan dago "Lankidetzari eta Gizarte-laneko Boluntarioei buruzko 2. Trebakuntza-ikastaroa".

Ikastaroa

Helburuak: Gizarteko hainbat gaietan eta ekintza solidarioetan jorratu nahi duten pertsonentzat prestakuntza, hausnarketa eta eztabaida sustatuko dituen gunea sortzea.

Egitaraua

  • I. Modulua: Urriaren 23an. Globalizazioa. Munduaren Gaur Egungo Egoera. Arantxa Basagoiti (Garapen Lankidetzarako Bulegoa). Pedro Campo Rol (SINTEL-ko lankide ohia).
  • II. Modulua: Azaroaren 20an. Nazioarteko Merkataritza. Bidezko Merkataritza. Ritxar Bacete (HEGOAKO laguntzailea). Carmelo Amezaga (MERCADECO).
  • III. Modulua: Abenduaren 18an. Giza Garapen Jasangarria. Jokin Alberdi Bidaguren (HEGOA eta Unib. UPV-EHU). Alberto Frías (Lurrean Plataforma).
  • IV. Modulua: Urtarrilaren 15ean. Garapenerako Lankidetza eta genero-ekitatea. Norma Vásquez (HEGOA, eta Sortzen Aholkularitza). Mercedes Madrazo - Itziar Caballero (Euskadiko Elkar Bidea).
  • V. Modulua: Otsailaren 12an. Kultura-artekotasuna. Trinidad L. Vicente (Deustoko Unib. eta Harresiak Apurtuz). Eva Acero (PTM Mundo Bat). Hafida Mesbah (SOS Harrazakeria Laguntzailea).
  • VI. Modulua: Garapenerako Hezkuntza eta Borondate-lanak eta Gizartearen Parte-hartzea. Nagore Goroztiza (UNICEF Gipuzkoa). Garapenako Hezkuntza ALBOAN.

Ordutegia eta izena ematea

Zapatuetan izango dira jardunaldiak, 48 ordu 6 zapatutan banatuta: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00. Mesedeetako Andra Mari Ikastetxean izango da, Arrasaten.

Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da. Izena emateko edo informazio gehiagorako jo ISFren lokalera (Dr. Bañez, 1- Baxua). Telefonoa: 943 77 17 38 eta e-posta: isfarrasate@euskalnet.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak