Arrasaten eta Elgetan zineklub emanaldiak antolatu dituzte urrirako

Leire Kortabarria 2004ko ira. 29a, 20:08
Zirkuitu komertzialetik kanpo dauden filmak ikusteko aukera izango dugu urrian Arrasaten eta Elgetan. Arrasateren kasuan, iazko ikasturtea ezkero ez ziren orain arte zineklub emanaldi gehiago egin.

Arrasateko Amaia Udal Antzokian izango dira zinema emanaldiak, film komertzialenak bezalaxe. Eguenero izango dira, 20:30ean. Honako filmak emango dituzte urrian: La joven de la perla(urriak 7), Intermission (urriak 14), Ladykillers (urriak 21) eta El domingo, si Dios quiere (urriak 28). Film komertzialen emanaldiek aurrera jarraituko dute, irailean bezala, astebururo.

Espaloiko eskaintza

Elgetako Espaloia kafe antzokiak ere prest ditu zineklub emanaldiak, urrirako ez ezik, abendura bitarterako. Hemengo berezitasuna da ikusleek eurek dutela aukera zein film ikusi nahiko luketen proposatzeko. Emanaldiak eguaztenero dira, 21:30ean.

Urrian, honako filmak eskainiko dituzte: El pianista (urriak 6), Los lunes al sol (urriak 13), La lengua de las mariposas (urriak 20) eta La pequeña costurera china (urriak 27).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak