Sari nagusia eta ikuslearen saria Danbaka lehiaketan

Goiena 2004ko ira. 28a, 11:54
Danbaka Debagoieneko I. Musika Lehiaketak bi sari banatuko ditu. Sari nagusia disko bat grabatzea izango da. Eta ikuslearen saria irabazten duen taldeak bateria bat eta musika instrumentuak erosteko 1.000 euro eskuratuko ditu. SMS bidez jasotako botoek erabakiko dute ikuslearen saria.

Edozein musika mota lantzen duten taldeek parte hartu dezakete lehiaketan. Eskatzen den bakarra da abestiak originalak izatea, ez bertsioak. Aldi berean, Debagoieneko kideren bat egon behar da taldean, eta ezin dute diskoetxeekin kontraturik eduki.

Bi sari:

  • Sari nagusia: disko bat grabatzea.
  • Ikuslearen saria: bateria bat eta 1.000 euro musika instrumentuak erosteko.

Izena emateko epea: 2004ko urriaren 7a.

Zuzeneko emanaldiak:

Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira zuzeneko emanaldiak. Urriak 22, azaroak 5 eta 19, abenduak 3 eta 17. Gaueko 22:30ean.

Finala:

Urtarrilaren 14, egubakoitza, 22:30ean. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia.

Oinarriak eta informazio goiena.net webgune honetan eskuratu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak