Auto ilara luzeak Arrasaten izandako istripuaren ondorioz

Usoa Agirre 2004ko ira. 28a, 11:16
Goizeko 7:05ean istripua izan da Arrasaten, Aretxabaletarako bidean. Kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute. Bi orduz bidea itxita egon da. Arrasate herri barrutik bideratu da trafikoa. 08:55ean errail bat zabaldu da.

Citröen C15 furgoneta bat eta kamioi batek talka egin dute 07:05ean. Beste bi auto ere nahasi dira istripuan baina aurrera egin ahal izan dute.

Istripuaren ondorioz furgonetako gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute eta Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman dute. 40 urteko gizonezko azkoitiarra izan da zauritua.

Erretentzio luzeak

Bi orduz errepidea itxita egon denez, erretentzio luzeak izan dira ibarrean. Bergararainoko auto ilarak egon dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak