Egunean zehar militarrak ibili dira maniobrak egiten ibarreko hainbat herritan. Gaur,19:30ean, Zarugaldetik etorrita 100 militar pasa dira Monterron aurretik.
Monterron pasa eta Uarkaperako bidea hartu dutenean, baina, atzera bueltatzea erabaki dute. Ordurako, herritarrak zain zeuden, pankarta eta guzti. Arbolapetan batu diren arrasatearrek txistu egin diete, eta militarrek alde hemendik edo utzi bakean bezalako oihuak entzun behar izan dituzte.
Herritarren aurrean egin dituzte minutu batzuk,eta gero, etorri diren lekutik itzuli dira.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak