Eibar eta Kordobaren arteko partidua ikusteko sarrerak Goiena.net-ekin

Goiena 2004ko ira. 23a, 11:55
Goiena.net-eko albistegira harpidetzen diren lehenengo bi pertsonek, irailaren 26an, domeka, Ipuruan jokatuko den partidurako sarrerak eskuratuko dituzte. Irabazle bakoitzak bi sarrera jasoko ditu. Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute saria eskuratzeko jarraibideak adieraziz. Goiena.net webgunearen bitartez, zure herriko albisteak jaso ditzakezu posta elektronikoan.

Futbol partidua

Futbol partidua

Eibarko Ipurua futbol zelaian jokatuko da Eibar eta Kordobaren arteko norgehiagoka. Irailaren 26an izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Euskalteleko kamisetak

Dagoeneko Euskalteleko kamiseta guztiak banatu ditugu, 20 guztira. Goiena.net-eko albistegira harpidetu diren lehenengo 20 pertsonek eskuratu dituzte kamisetak.

Doako zerbitzua

Goiena.net-en harpidetza egitea doakoa da. Albistea webgunean argitaratzeaz batera, postaria.com zerbitzuaren bitartez, berriaren titularra eta sarrera banatzen da harpidetutako posta elektronikoetara.

Harpidetzeko erraza

Jaso e-postaz atalean dago harpidetzeko aukera, modu errazean. Goiena.net-en ibarreko herri guztietako buletinak argitaratzen dira. Posta elektronikoa eta izena ematea nahikoa da harpidetza egiteko.

Herri konkretu batera harpidetuta, Debagoiena gaiarekin agertzen diren interes orokorreko berriak jasoko dituzu. Debagoiena buletinera harpidetuta, soilik Debagoieneko albiste orokorrak jasoko dituzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak