Mendiko bizikleta martxa, Oñatin

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 16a, 14:15
Domekan, 09:30ean, hasiko da Oñatiko lurrak gurutzatuko dituen mendiko bizikleta martxa. Aurten bi ibilbide izango dira: motzak 29 kilometro izango ditu, eta luzeak 37 kilometro. Joan den urtean 210 lagun izan ziren martxan, eta domekarako beste horrenbeste espero dute.

Astebururako eguraldi ona iragarri dute, baina antolatzaile lanetan ibili den Juan Ignacio Igartua Kongi-k esan digunez, ibilbidean lokatzara izango da: “Joan den asteburuan taldeko lagun bat ibilbidea errepasatzen ibili zen, eta orduan ere lokatzara handia zegoen. Joan den astean, baina, euri asko egin zuen”.

Izenematea, 5 euro

Domekarako seguru ibilbideko leku asko egoera oso onean egongo direla, baina inork ez dezala pentsa bizikleta ez duenik zikinduko. Hori, baina, ez da arazoa: “Bizikleta martxa 09:30ean hasiko da, eta izena ematerakoan 5 euro ordaindu beharko dituzte. Diru horren truke, parte-hartzaileei sari txiki bat eta hamarretakoa emango diegu. Ibilbidea amaitutakoan, gainera, kiroldegian dutxatu eta bizikletak garbitzeko aukera izango da”.

Ibilbideari dagokionez, joan den urtekoarekin alderatuta aurtengoa erabat ezberdina izango da: “Lehenengo 4 kilometroak lasai egin daitezke, baina gero 200 metroko aldapa gogorra dator. Orokorrean, baina, ez daude menditza gogorrik”. Horrek ez du gura esan ibilbidea laua denik, ezta gutxiago ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak