Danbaka: Debagoieneko I. Musika Lehiaketa

Usoa Agirre 2004ko ira. 16a, 14:04
Gaur aurkeztu dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian Debagoieneko I. Musika Lehiaketa. Goiena multimedia enpresak antolatu du, Elgetako Espaloia Kafe Antzokiarekin batera. Lehiaketara aurkeztu nahi duten talde edo bakarlariek urriaren 7rako bidali beharko dituzte beren lanak.

Danbaka da lehiaketaren izena eta bertan Debagoieneko pop, rock, punk, hard-core, hip-hop, elektronika, jazz, folk, hau da, estilo askotariko talde edo bakarlariek hartu ahal izango dute parte.

Urriaren 22an hasiko da lehiaketa eta lehen fasea abenduaren 17ra arte luzatuko da. Ondoren, finala jokatuko da datorren urteko urtarrilaren 14an.

Zuzenekoak Espaloian

Talde edo bakarlarien zuzeneko saioak izango dira epaimahaiak baloratzeko modua. Zuzeneko emanaldiok ostiraletan 22:30ean izango dira Elgetako Espaloia kafe Antzokian. Zuzeneko emanaldiok Goiena Telebistak grabatuko ditu oso-osorik eta, gero, astean barrena emango ditu, ikus-entzuleei SMS bidez mezuak bidaltzeko aukera eskainiz.

Informazioa Goienako hedabideetan

Bestalde, Asteleheneko Goienkaria-k taldeen fitxa, elkarrizketa eta emanaldiaren kronika argitaratuko ditu eta animatuko ditu irakurleak SMS mezuak bidaltzera. Ostiraleko Goienkaria-n, Goiena.net-en eta Arrasate Irratian ere egingo zaio jarraipena lehiaketari.

Goiena.net-en dituzu lehiaketaren oinarriak, sariak, epaimahaia eta beste hainbat informazio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak