Gripearen aurkako txertoa hartzeko garaia heldu da

Leire Kortabarria 2004ko ira. 15a, 12:59
Gripearen aurkako txertoa hartzeko aukera dute debagoiendar guztiok datozen egunotan hasi eta urri bukaera arte, Osakidetzak deitu berri du eta txertaketa kanpaina. Horretarako, herriko osasun zentrora deitu eta txanda hartu behar da.

Debagoienera ere datozen egunotan iritsiko da txertaketa kanpaina. Hain zuzen ere, herri batzuetan egubakoitzean, hilak 17, eta besteetan astelehenean, 20, zabalduko da txertoa hartzeko epea. Horretarako nahikoa asti izango dute ibarrekoek, urriaren 31 arte, hain zuzen.

Kanpaina herritar guztioi dago zuzenduta, baina bereziki 65 urtetik gorakoei eta gaixotasun kronikoak –diabetesa, hipertentsioa, edo bihotz, birika edo giltzurruneko gaitzak, besteak beste– dituzten guztioi.

Txanda hartu

Txertoa hartzeko, norberak bere herriko anbulatoriora deitu eta txanda hartu beharko du; hala ere, 65 urtetik gorakoak zuzenean joan daitezke. Gainera, Arrasaten eta Bergaran, anbulatorioaz gain, beste leku batzuetan ere emango dute txertoa, erretiratuen egoitzak kasu. Bestalde, ezinduek etxean hartu ahal izango dute txertoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak