Eskulan, dantza, margo… eta beste ikastaro askotan izenematea zabalik dago

Leire Kortabarria 2004ko ira. 13a, 11:10
Ibarreko herri gehienetan izango dira; bestalde, munduko dantza eskolak hartzeko izenemate epea luzatu egin dute

Eskulanak, dantza, margogintza… Hamaika ikastaro antolatu dituzte egunotan Debagoienean, eta izenemate epea zabalik dago gehienetarako.

Arrasate

Arrasaten, orratz-lan eta eskulan ikastaroak deitu ditu Ekin Emakumeak elkarteak. Orratz-lan ikastaroa eguenean hasiko da, eta izena emateko mugaeguna etzi, eguaztena, duzue.

Eskulan ikastaroa, berriz, hilaren 28an hasiko da, eta 24ra arte hartuko dituzte partaideen izenak. Argibideetarako, jo Ekinen egoitzara edo deitu 651 70 79 36 zenbakira.

Arrasaten baita, urtero bezala, Monterrongo margo ikastaroa hasiko da, ekaina arte. Horretarako izenemate epea 20an zabalduko dute.

Eskoriatza

Margogintza da baita Eskoriatzako Udalak deitutako ikastaro baten gaia. Izena emateko, 75 euro sartu behar dituzue Euskadiko Kutxako zein Kutxako udal kontuetan. Argibide gehiago kultura etxean duzue.

Debagoiena

Bestalde, Kutxak hainbat ikastaro deitu ditu Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Oñatin: tai chi chuan, photoshop, makillajea, sukaldaritza begetarianoa, latindar dantzak, eskulanak, yoga, Internet, Word programa…

Guztiok urritik abendura izango dira, baina izena emateko epea zabalik duzue irailaren 20ra bitartean.

Aretxabaleta

Aretxabaletan samba, capoeira, cumbia eta beste dantza batzuen ikastaroa atzeratu egin behar izan dute urriaren 5era. Hortaz, izenemate epea hilaren 27ra arte luzatu dute.

Horretarako, Arrasateko Aker Tattoo dendara edo Aretxabaletako Azkena tabernara edo kultura etxera joan behar duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak