Hainbat sari irabazi dituzte ibarreko nekazari eta abeltzainek Ordizian

Leire Kortabarria 2004ko ira. 9a, 13:06
Debagoiendarrek emaitza onak izan zituzten atzo Ordiziako Euskal Jaietako lehiaketetan. Tartean, nabarmena da gazta lehiaketan Arantzazuko frantziskotarrek lortutako hirugarren postua, inoizko emaitzarik onena lehiaketa horretan.contributors:

Nikolas Segurola joan zen Ordiziara Arantzazuko frantziskotarren ordezkari moduan. Euren produktua hirugarren geratu zen Gazta Lehiaketan, inoizko emaitzarik onena. Segurolak esan zuenez, datorren urtean Gomistegi baserriko gaztandegia berritzeko asmotan daude.

Beste debagoiendar batzuk ere aurkeztu ziren lehiaketetara, eta sailkapen onak lortu zituzten. Behi lehiaketan, Bergarako Juan Maiorak hainbat sari irabazi zituen: umea eduki bariko 12-18 hilabeteko txahaletan, txapeldun geratu zen; eta bi bigarren sari lortu zituen beste hainbeste kategoriatan. Balentin Egaña oñatiarra bigarren sailkatu zen umea eduki bariko 18-24 hilabeteko txahalen kategorian.

Bestalde, fruta lehiaketan, Kontxi Izagirre antzuolarra bigarren geratu zen, 250 euroko sariarekin; postu eta sari berdina irabazi zituen haren herrikide Tomas Larrañagak barazki lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak