Asteleheneko Goienkaria: Lourdes Larrañagarendako Karibera bidaia

iban arantzabal 2004ko uzt. 21a, 12:30
Arrasatera joan da zortea. Lourdes Larrañaga joango da Dominikar Errepublikarara. Bera eta berak gura duen laguna. Lourdes Asteleheneko Goienkariako harpidedun da eta bakarrik horrexegatik zegoen zozketa honetan sartuta. Ez zara oraindik Asteleheneko Goienkariako harpidedun?

Lourdes Larrañaga Iturbe arrasatearrari tokatu zaio Asteleheneko Goienkaria-k zozkatutako Karibera bidaia. Hain justu ere, Punta Canara (Dominikar Errepublika) bi lagunendako bidaia irabazi Lourdes Larrañagak Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedun izateagatik.

Atzo, martitzena, egin zuten zozketa Goiena Telebistak Bergarako Lasa jatetxetik eskaini zuen saio berezian.

Iberia bidaia agentziakoek atera zuten Lourdes Larrañagaren izena, Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedun diren 3.700 lagun guztien artetik.

Harpidetza

Oraindik ere banatuko dira sari pila bat harpidedunen artean, baina horretarako lehenengo harpidedun izan beharra dago. Webgune honetatik egin zenezake harpidetza, edo baita 902 36 38 51 telefonora deituta. Harpidetza 20 eurokoa da, ez besterik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak