XV. Toribio Echevarria sariak aurkeztu dituzte

Goiatz Arana Begiristain 2004ko uzt. 15a, 15:20
Aurten Toribio Echevarria enpresa sarien XV. edizioa ospatuko da. Sari hauek Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresa berrikuntza arloan banatzen diren sari garrantzitsuenak bezala finkatuta daude. Iazko sariketan Aretxabaletako Dualia enpresa finalisten artean izan zen.

Eibarko udaletxean aurkeztu dute pasa den asteartean Toribio Echevarria enpresa sarien hamabosgarren edizioa. Ekiteko gaitasuna, sormena eta enpresa garapena eta, batez ere, eraberritze teknologia sustatzea du helburu sariketak. Eta sari hauek definitzen dituen filosofia bultzatzen dabiltza Eibarko Udala, Bic Gipuzkoa Berrilan eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Komertzio eta Turismo saila, eraberritze teknologiaren garapenaren bidetik etor daitezkeelako EAEko industri sarearen modernizazioa eta enpresa errealitate bilakatu daitezkeen ideien finkatzea.

Bi atal jasotzen ditu sariketak:

  • Enpresa Asmoak: Ideia bideragarri edo eraberritzaileetan oinarritutako enpresa ekimenak aurkeztu, eta horiek aurrera eramateko borondatea azaltzen duten sustatzaileei eta enpresa berriei zuzendua dago.
  • Sormena eta eraberrikuntza enpresan: Enpresa berri baten eraketaz gain, jadanik existitzen den enpresa baten dibertsifikatze edo eraberritze garrantzitsu bat ere aurkez daiteke atal honetan.

Aretxabaletar batzuen proiektua finalean

Atal bietan saritutako proiektuek 26 enpresa eta 310 lanpostu berri sortu dituzte, orotara. Iaz, gainera, telefono bidezko interpretazio-zerbitzuak eskaintzen dituen Aretxabaletako Dualia enpresa finalera ailegatu zen.

Hamabosgarren edizio honetan ukaezina da sari hauek guztiz finkatuta daudela. Sariek, guztira, 100 mila eurotik gorako diru kopurua banatuko dute. Kandidaturak aurkezteko epea urriaren hamabostean amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak