Mondragon Unibertsitateak eta Arizmendi Ikastolak hitzarmena sinatu dute

Usoa Agirre 2004ko uzt. 2a, 15:40
Ostegun goizean hitzarmen bat sinatu zuten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Hitzarmen horren bidez datorren ikasturtetik aurrera HUHEZIk bi titulazio eskainiko ditu.

Jose Antonio Mendikutek HUHEZIren izenean eta Edurne Erauskinek Arizmendi Ikastolaren ordezkari gisa sinatu zuten hitzarmena.

Datorren ikasturtetik aurrera HUHEZIk bi titulazio eskainiko ditu, lau urtean:

  • Irakaslea Hezkuntza Fisikoan (Diploma)
  • Goi mailako teknikaria Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Animazioan (Goi mailako heziketa zikloa)

Geroz eta garrantzi handiagoa

Heziketa Fisikoa hedatzen ari da gure gizartean adin eta eremu guztietara. Erlazionatzen dugu prebentzioarekin, osasunarekin, aisialdiarekin eta ongi izatearekin, eta gero eta talde gehiagok eskatzen dituzte zerbitzuak Heziketa Fisikoarekin lotuta. Are gehiago, kalitateko zerbitzuak, monitore profesionalen gainbegiradapean.

Horregatik guztiagatik sortu dute Mondragon Unibertsitateak eta Arizmendi Ikastolak perfil berri hau: Irakasle Balioanitza Heziketa Fisikoan, Osasunean eta Aisialdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak