4x4 trakziodun autoen trial proba Eskoriatzan

Xabier-Urzelai 2004ko uzt. 2a, 12:55
Bihar, zapatua, 15:30ean hasiko da Eskoriatzako Bolibar auzoan 4x4 trakziodun autoen trial proba. Nafarroan ezagunak badira ere lehenengo aldia da Debagoienean horrelako proba bat antolatzen dutena.

4x4 trakziodun autoek ikuskizun ederra emango dute bihar arratsaldean Bolibarren. Eskoriatzako Motorzale Elkarteak antolatuta, 30 partehartzaile inguru izango dira bihar euren autoekin daukaten trebetasuna erakusten; kanpotik gidari asko etorriko badira ere, asko ibarrekoak izango dira.

Antolatzaileen esanetan, horrelako probetan abiadura ez da garrantzitsuena, autoa gidatzen trebea izatea da balio duena. Biharko proban hiru kategoria izango dira. Lehenengo kategorian serieko autoek hartuko dute esku. Bakoitzak gura duen gurpilak erabili ahal izango ditu, baina autoak ezin du hobekuntza nabarmenik izan. Bigarren kategorian hobetuak izan diren autoak ditugu. Auto horietan hainbat hobekuntza egin daitezke, suspentsio garaiagoak jarri... Eta, azkenik, prototipoen kategoria dago. Kategoria horretan autoari hainbat moldaketa egin dakizkioke: xasiz-a moztu, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak