Zubillagako hiltegiaren inguruan galdera aurkeztu du Batasunak Legebiltzarrean

Maria Agirre 2004ko eka. 9a, 13:41
Debagoieneko Batasunak idatzia kaleratu du, Zubillagako hiltegia ixtearen aurka dagoela adierazteko.Gogora ekarri dute, aurreko legealdian Batasunaren ardura zela hiltegiaren zerbitzua, eta urte horietan ahaleginak egin zituztela hiltegia ez ixteko. Legebiltzarrean galdera bat aurkeztu dutela ere jakinarazi dute.

Batasuna Zubillagako hiltegia zabalik edukitzearen alde dago, eta Jaurlaritzak ireki nahi dituen hiltegi handien aurka. Hori bai, Batasunak dio, hobekuntzak egin beharko liratekeela Zubillagako hiltegian. Eta eragiten dituen diru galerak direla eta, zerbitzu publikoak ez dutela zertan errentagarriak izan behar uste dute, baina gestio egokiaz ez duela zertan hala izan behar. Defizita hala ere, ez dela hain handia izaten gogoratu dute. Nekazaritzaren eta baserriaren bizi irautearen aldeko apostua egiten du Batasunak, eta kalitatea nahi bada, hiltegi txikiek zabalik jarraitu behar dutela gaineratu dute. Aurreko legealdian ordezkaritza zuen Mankomunitatean Batasunak. Orain, legez kanpo dagoenez, ez du ordezkaritzarik, baina idatzian aurreratu dute, Zubillagako hiltegiaren inguruko galdera bat aurkeztu dutela Gasteizen, Legebiltzarrean. Era berean, dei egin dute, datorren zapatuan, arrasaten egingo den bilkuran esku hartzera. Zapaturako izan ere, bilkura deitu dute harakinek eta abeltzainek. Hasiera batean manifestazioa izan behar zen, baina azkenean, bilkura egitea erabaki dute. Zapatuan, 13:00etan egingo da Seber Altube plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak