Ekaitzaren ondorioak Arrasate eta Aretxabaletan

Maria Agirre 2004ko eka. 9a, 11:13
Atzo iluntzean botatako ekaitzaren ondorioz, bailarako kaleak urez gainezka izan ziren, eta hainbat garajetan ere ura sartu zen. Aretxabaletako kirol etxean ura sartu zen, eta Arrasateko parking publikoan, Lau Biden ere ura ateratzen ibili ziren. Argazki galeria jarri ditugu goiena.net-en

Arrasaten eta Aretxabaletan argia joan zen une batzutan, baina kaleetan eragin zituen ekaitzak arazorik handienak.

Ura eta ura

Arrasaten, Maalako kaleko garajeak eta Lau Bideko aparkaleku publikoan ere ura asko sartu zen. Ohiko toki aldapatsuetan ere arazoak izan ziren, Erguinen eta Makatzenan.

Argazkiak

Argazkitan ere jaso dugu urak egindako kaltea. Argazki galerian dituzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak