Diputatu Nagusiak Goiena bisitatu du

Goiena 2004ko eka. 7a, 19:50

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusia Debagoienean izan zen joan zen barikuan. Hain justu ere, Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteko Arrasateko egoitza bisitatu eta Goienako ordezkariekin elkartu zen Ahaldun Nagusia.

Goienako zuzendari nagusi Inazio Arregi eta Errektore Kontseiluko presidente Estepan Plazaola izan zituen bidelagun Diputatu Nagusiak.

Hala, Goiena egitasmoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan zuen: zenbat lagunek diharduten lanean, zelan egiten duten lan, ze hedabidek osatzen duten…

Gustura geratu zen azalpenekin eta inpresio ona jaso zuen Debagoieneko euskarazko hedabideek egiten duten lanaz.

Goienak eta Gipuzkoako Diputazioak elkarlanean jarduteko eta harremanak sendotzeko moduez ere aritu ziren bi erakundeotako ordezkariak.

Bisita aprobetxatuz, GOIENKARIAk elkarrizketa egin zion. Ekainaren 18an argitaratuko da elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak