Jokin Etxaniz: "Xalak gastroenteritis handia badu, atzeratu egin beharko da pilota finala"

Maria Agirre 2004ko eka. 3a, 13:15
Arrasate Irratian egin adierazpenetan, Aspe-ko Kirol Zuzendariak, Jokin Etxanizek esan du, ezusteko handia dela Xala gaixotu izana, baina gastroenteritis handia badu, finala atzeratu egin beharko dela. Martinez de Irujok ondo hartu ei du gertatutakoa, baina pena ere badu, ekainaren 8an oporretan joateko asmoa zuen eta. "Zer egingo dut bidaiarekin?" esan dio Irujo pilotariak Etxanizi.

Gainera, Irujoren lagun askok datorren astelehena jai hartu du, lagunak finala irabazi, eta ondo ospatuko zutela pentsatuta. Ives Salaberri "Xala" pilotariak gastroenteritisa du, eta beraz, ez daki igandean Juan Martinez Irujoren kontra jokatzekoa zen finala jokatzeko moduan izango den edo ez. Ziur dagoena zera da, pilota aukeraketa ez dutela gaur egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak